Sendaketa sustenguak

Background

Profesionalek entzuten zaituztete


2017tik, Garazi Arrosez tokiko sendaketa sustengatuak minbizia duten emazteentzat, Garazin, Baigorrin, Ortzaizen, eta Irisarrin bizi direnentzat. Sendaketa horiek emaitzer eta jatetxeek itzultzen duten diruari esker diruztatuak dira baita ere Garazi Arrosez-eko objektu eratorrien salmentari esker. Eguneroko biziaren kudeatzen lagunduko zaituztete eta eritasuna onhartzen, sendatzerat gidatuz. Eritasunaren kontra hobekio borrokatzeko profesionalak elkartu dira aisetasun eta ongizatearen ekartzeko.. Hor dira zuen entzuteko eta zuen beharretarako egokiak.

Kontratupean engaitzatzen dira abantailazko prezioen egitea, sendaketa horiek ez direlakotz ongi ordainduak ( kontratuak definitzen ditu engaiamenduak, hitzorduetan izatea, dirua elkarteak emanik, pagatzeko gelditzen den pazientarentzat)

Hautazen duzuen sendaketarik %90 hartzen du Garazi Arrosez elkarteak ( gizarte segurantza edo mutualitatearen partez gain), gelditzen dena zuen gain (%10)

Bestalde, bularreko minbiziarentzat, ebakuntza ondotik, Garazi Arrosez elkarteak bularretako baten erosketa osoa bere gain hartzen du fakturarekin.

Sendaketa sustengatuetaz baliatzeko, informazio eta komunikatio gune bat ezarri da. Zuen kontratua egina izanen da zuen beharren eta gutizien arabera, konfidentzialtasuna errespetatuz.

Informazio gehiago :

06 09 40 83 01 (Isabelle)



Le contrat